Itxi

22:30ean

Autogobernuaren inguruko eztabaida, gaur, 'Minuto a Minuto'n

A.H. | EITB

Ordezkari politikoen arteko solasaldia, adituekin elkarrizketa, eta kaleko jendearen iritziak jasoko ditu Aintzane Bolinagak aurkeztutako saioak.

Aintzane Bolinaga

Gaur gauean, 'Minuto a Minuto' saioak autogobernuari buruzko eztabaida eskainiko du ordezkari politikoekin. Besteak beste, Joseba Egibar (PNV), Peio Urizar (EH Bildu), Isabel Celaa (PSE-EE), Borja Semper (PP), Gorka Maneiro (UPyD) eta Lander Martinez (Podemos- Ahal Dugu) bilduko dira Aintzane Bolinagak gidatuko duen solasaldi mahaiaren inguruan. Zer izan nahi dugu herri moduan? Zein izan beharko luke Euskadiren tokia Espainian eta Europan? Herri burujabetasuna antzinako kontua da? Posible al da Euskadin Katalunian ematen ari den prozesuarekin hastea?

Horrez gain, Europan diren beste autogobernu ereduei buruzko elkarrizketa egingo diote Jose Ramon Bengoetxeari. Bestalde, Jule Goikoetxea eta Juanjo Alvarez Konstituzioan aditu diren unibertsitate-irakasleek euren iritzia azalduko dute, eta orain entzuten ari garen 'nazio forala' eta 'pase forala' zehazpenei buruz arituko dira.

Kaleko jendearen iritzia ere oso presente izango dute osteguneko saioan, eta kalera irtengo dira hiritarrek autogobernuaren inguruan esan behar dituztenak entzuteko.

'Minuto a Minuto' gauean emitituko da 22:30etik aurrera ETB2n.

>

Informazio gehiago (1)