16:20tik aurrera
'Expiación, más allá de la pasión' eta 'Chicas malas', gaur, ETB2n
Lehengoak Joe Wrightek zuzentzen du, eta Keira Knightley eta James McAvoy ditu protagonista. 'Chicas malas'ek, ostera, Lindsay Lohan eta McAdams ditu protagonista, Mark S. Watersen zuzendaritzapean.
Expiación: más allá de la pasión pelikula eskainiko du, gaur, Euskal Telebistako bigarren kateak. Drama erromantiko hau Joe Wrightek zuzendu du, eta Keira Knightley, James McAvoy eta Saoirse Ronan ditu protagonista.
Filma 1935eko udan girotuta dago, Bigarren Mundu Gerra abian dela. Briony Tallis (Saoirse Ronan) izeneko 13 urteko idazle gazteak, hainbat pertsonen bizitza aldatzen du Robbie Turner (James McAvoy) bere aizparen maitaleari burutu ez duen hilketa bat leporatzen dionean.
Zine abentura: Chicas malas
Errenkadan, arratsaldeko 17:50ean, ETB2k Chicas malas (Mean Girls) pelikula emango du. Komedia hau Lindsay Lohan, Rachel McAdams eta Tina Fey ditu protagonista, Mark S. Watersen zuzendaritzapean.
Cady (Lindsay Lohan) izeneko neska gaztea Illinoiseko hiri batera heltzen da, Afrikan urteak eman ondoren. Eskolan bertako neskarik famatuenaren (Rachel McAdams ) maitale ohiaz maitemintzen da zeharo, baina egoera ez zaio erosoa egingo eskolako gainerako neskak ohartzen direnean.