Kargatzen...
Itxi

21:50ean

'Kalakan & Friends' kontzertua, gaur gauean, ETB1en

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Hirukoteak Zumarragako Antioko baselizan grabatutako emanaldia eskainiko du 'Oholtzan' saioak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Kalakan hirukoteak Zumarragako Antioko baselizan eskainitako kontzertua izango da ikusgai gaur gauean, 'Oholtzan' saioan. Emanaldian, azken urteotan agertoki eta estudioetan lagun izan dituzten adiskideekin batera aritu ziren: Katia eta Marielle Labèque, Harkaitz Martinez de San Vicente eta Mikel Ugarte (Oreka TX), Marion Motin, Stéphane Deheselle, Anne Anza Mendizabal eta Easo Abesbatza.

'Kalakan & Friends' gaur izango da ikusgai, 21:50ean, ETB1en.

Bideoak (1)