22:10ean
'El vínculo' pelikula, gaur gauean, ETB2n
Denis Mallevalek zuzentzen drama frantses hau, eta Marthe Keller, Juliette Lamboley eta Jacques Frantz ditu protagonista.
El vínculo (Le Lien) pelikula frantziarra eskainiko du, gaur, Euskal Telebistako bigarren kateak. Film hau Denis Mallevalek zuzentzen du, eta Marthe Keller, Juliette Lamboley eta Jacques Frantz ditu protagonista.
Bordeleko Bigarren Hezkuntzako eskola bateko literatura irakasle judua da Eva (Marthe Keller). Bigarren Mundu Gerran, bere familia guztia bidali zuten kontzentrazio-esparru alemaniar batera, eta bera izan zen bertatik bizirik atera zen bakarra. Egun batean, kontzentrazio-esparru hartan galdu zuen alabaren antz handia duen ikasle berri bat heltzen da bere klasera. Oharkabean, Evak itxaropena berreskuratuko du, bere familiako kideren bat bizirik egon daitekeela pentsatuta.
El vínculo filma gaur izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2n.