Kargatzen...
Itxi

22:30ean

'La Noche de...'k 'Agente doble' estreinatuko du gaur gauean

A.E.|EiTB

Yon Gonzalez aktorea ¿Quién es ese chico? atalaren protagonista izango da.

Gaur gauean 'La Noche De...' saioak Agente doble filma estreinatuko du. Intrigaz beteriko drama izugarriaren protagonista IRA taldeari traizioa egitea behartuta dagoen emakumea da. Bere semea babesteagatik hartuko du erabaki hori. Filma errealistagoa izateko, Dublin eta Belfast inguruan filmatu zuten. Saio honetan filmari eta aktore taldeari buruzko erreportajea eskainiko da.

Horrez gain, También son humanos atalean, jasanezinak diren aktore zerrenda errepasatuko du saioak. Gaur egungo zinean dauden aktorerik ezatsegin eta zakarrenak ezagutuko ditugu.

Los archivos secretos de La Noche de... tartean, berriz, Cher abeslari eta aktorearen urtemuga ospatuko dute zalantza bat argituz: argalago egoteko bi saihets kendu zituen ala ez azalduko dute.

Azkenik, ¿Quién es ese chico? atalean Yon Gonzalez aktore bergararra hurbiletik ezagutu ahal izango dugu.

'La Noche De....' 22:30ean dago ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en.

ta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)