Itxi

Asteazken honetan

Aktualitateari erreparatuko diote, gaur, 'En Jake' saioan

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Horrez gain, Amaia Arregik, Iker Casanovak, Natalia Rojok eta Iñigo Martinezek eztabaida mahaian hartuko dute parte.

'En Jake' saioak aktualitatea estu jarraitzen du, eta gaur bi elkarrizketa eskainiko ditu duplexen Madriletik, zuzenean. Alde batetik, Esther Palomera kazetariarekin egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte eta bestetik, 'El Mundo'ko ikerketa taldeko Pablo Herraiz kazetaria izango dute. Azken honekin Punica auziaren buruaren azken adierazpenei buruz arituko dira.

Beste gai batzuk ere izango dituzte hizpide: San Antonioko lokalen inguruan Alonso eta Gasteizko alkatearen arteko hika mikaz hitz egingo dute eta baita Ortuzarren eta Nagua Albaren azken bileraz ere. Eztabadaia mahaian, Amaia Arregi, Iker Casanova, Natalia Rojo eta Iñigo Martinez eseriko dira.

'En Jake' astelehentik ostiralera dago ikusgai, 11:45ean, ETB2n.