Itxi

Ostiralean

Pisu astuneko munduko bi txapelketa, gaur gaueko 'Boxeo Izarrak'en

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Charles Martin-Anthony Joshua eta Vitali Klitschko-Shannon Briggs borrokak izango dira ikusgai.

Pisu astuneko munduko bi txapelketa eskainiko ditu gaur gauean 'Boxeo Izarrak' saioak. Hasteko, apirilaren 9an, Londresen, Charles Martinek eta Anthony Joshuak egin dutena. Joshuak urrezko domina eskuratu zuen Londresko Olinpiar Jokoetan eta gaur egungo boxeolaririk karismatikoenetakoa da. Profesionaletan lortu dituen zenbakiak ezin hobeak dira: 15 borrokaldi egin, eta K.O. bidez irabazi ditu denak. Charles Martin txapeldunak 23 neurketa irabazi ditu eta bat berdindu. Urtarrilean bereganatu zuen munduko gerrikoa, Vyatseslav Glazkov menperatuta.

Bestalde, Vitali Klitschko eta Shannon Briggs boxeolariek 2010ean egin zuten norgehiagoka beldurgarria ere ikusi ahal izango dugu.

Horren ostean, pisu erdi astuneko neurketa bat eskainiko dute: Frank Buglioni britainiarraren eta Olegs Fedotovs letoniarraren artekoa.

'Boxeo Izarrak' gauerdian izango da ikusgai, ETB1en, ostiral honetan.