ETB1en
Iñigo Aranbarriri elkarrizketa, 11:00etan, 'Sautrela' saioan
A.A. | EiTB
Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna bere lan berriaz mintzatuko da Hasier Etxeberriarekin.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Aste honetako 'Sautrela'n Iñigo Aranbarri idazlearekin izango dira hizketan. Historia, saiakera eta literatura artean jauzika dabilen lana kaleratu du, sailkatzeko gaitza den artefaktu literarioa: Txanton Garrote agertokitik jaitsi zen eguna. Apirila bere azken eleberriko gaiari segika, Urola bailarako ilustrazio denboretan barneratu da Aranbarri. Mintzagai ditu 1766an Azkoitia eta Azpeitian izandako matxinadak eta garai bertsuan Peñafloridako kondeak idatzitako El borracho burlado antzezlana. Nolabait, gizarte klaseen arteko botere harremanak islatu nahi izan ditu idazleak.
Erreportajean Blas de Otero poetari begira jarriko dira. Berriki bete dira ehun urte Otero Bilbon jaio zela. 1950eko hamarkadatik aurrera gaztelerazko literaturan toki nabarmena eskuratu zuen. Poesia soziala eta existentzialismo gaiak landu zituen gehienbat eta euskal idazleekin ere izan zuen harremana, hala nola, Gabriel Arestirekin. Felipe Juaristi eta Pedro Ugarte idazleek gerturatuko digute Blas de Oteroren figura.
Juan Luis Zabalak ere gai humano eta existentzialistak ardatz dituen poema liburua ekarriko du: Mikel Lasaren Memory dump lana. 1960tik hasi eta hurrengo hiru hamarkadetan, koadernotan idatziz joandako apunte eta poemekin osatu zuen zuen Mikel Lasak bere lana.
'Sautrela' 11:00etan izango da ikusgai, ETB1en, Hasier Etxeberriak gidatuta.
g>