Kirolak, zuzenean
Futbola, txirrindularitza eta pilota, gaur, ETBn
A.A. | EiTB
Emakumeen Ligako Athletic-Oiartzun, Giroko 15. etapa eta Buruz Buruko Txapelketako ¾ posturako partida izango dira ikusgai.
Euskal derbi bat dakarkigu aste honetan ere Emakumeen futbol Ligak: Athletic-Oiartzun. 12:00etatik aurrera izango da ikusgai partida, ETB1en eta eitb.eus-en, Naxari Altunaren eta Sara Gandararen kontakizunarekin.
15:00etan, txirrindularitzaren txanda izango da. Italiako Giroko 15. etapan gertatzen denaren berri emango dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak. Castelrotto eta Alpe di Siusi artean 10,8 kilometroko erlojupekoa jokatuko dute.
17:15ean hasiko den 'ETB Kantxa' saioak Tolosako pilota jaialdia eskainiko du zuzenean. Atarikoan, Retegi-Zubieta eta Olaetxea-Albisu bikoteak izango dira aurrez aurre. Partida nagusian Buruz Buruko Txapelketako 3. eta 4. postuak zehaztuko dira Oinatz Bengoetxearen eta Jokin Altunaren artean. Amaitzeko, Jaka-Irusta / Agirre-Imaz norgehiagoka jokatuko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira berriemaile.
Azkenik, goizeko 11:00etan herri kirolen tartea zabalduko da ETB1en eta eitb.eus-en, hilaren 14an Ataunen jokatutako aizkolarien Eusko Label sariko banakako 2. finalaurrekoa eskaintzeko. Juanan Legorburuk gidatuko du emanaldia Joxe Etxebeste lagun duela.
g> lagun duela.