Itxi

Kirolak zuzenean

Giroko azken etapa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Oiartzun-Bartzelona eta Barakaldo-Lleida futbol partidek osatuko dute zuzeneko emankizun zerrenda. Halaber, Zegama Aizkorri mendi maratoiari buruzko erreportajea eskainiko du 'Zu Kirolari'k.

Igandeko kirol eskaintzaren barruan, Buruz Buruko finalaz gain, zuzeneko beste hiru emanaldi izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Hasteko, 12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, Futboleko Emakumeen Ligako 28. jardunaldiaren barruan Oiartzunek Bartzelonaren aurka jokatuko duten norgehiagoka izango da ikusgai. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Sara Gandara arduratuko dira kontakizunaz.

15:00etan Italiako Giroko azken etaparekin bat egingo dute. Cuneon hasin eta Torinon amaituko den ibilbidearen nondik norakoak ekarriko dizkigute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak.

20:00etan futbolari egingo diote tartea, Barakaldoren eta Lleidaren arteko igoera faseko lehen kanporaketako itzulerako partida eskaintzeko. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira esatariak.

Bestalde, 12:00etan ETB4k Zaramagako pilota torneoko finalen berri emango dute Iñigo Aiestaranek eta Fernando Palaciosek, eta 20:30ean Trainerilen Euskadiko Txapelketako laburpena egingo du Juanan Legorburuk. Bi emanaldiak eitb.eus-en ere jarraitu ahal izango dira.

Zegama Aizkorri, 'Zu Kirolari' saioan

Igandean, 11:20ean, ikusgai izango den 'Zu Kirolari' saioak Zegama Aizkorri mendi maratoia izango du ardatz. Joan den igandean jokatu zen 15. edizioko osagai nagusiak hotza eta lokatza izan ziren. Irteeran, lasterketan zehar eta helmugan bizitako irudien bildumak eta protagonisten testigantzek osatuko dute erreportajea.

e erreportajea.