''Zinez'' saioan, 22:15ean
'Txokolate apur bat' filma, gaur gauean, ETB1en
SPrako tranbia Unai Elorriagaren eleberrian oinarritutako filma da Aitzol Aramaio 2011n hildako zinema-zuzendariak gidatutakoa.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Txokolate apur bat Aitzol Aramaio 2011n hil zen zinema-zuzendariaren filma izango da ikusgai, gaur, "Zinez" saioaren baitan. SPrako tranbia Unai Elorriagaren eleberrian oinarritutako filma da, eta Barbara Goenaga, Hector Alterio, Daniel Brühl eta Julieta Serrano ditu protagonista.
Lucas (Hector Alterio) eta Maria (Julieta Serrano) neba-arrebak adinekoak dira dagoeneko, eta urte askotako oroitzapenekin bizi dira etxean. Badakite lehenago edo geroago, batak besteak baino lehenago, azken bidaia egin beharko dutela. Lucas erietxetik aterako da, eta, etxera heltzean, Marcos (Daniel Brühl) gazte okuparekin egingo du topo. Marcosek akordeoia joaz ateratzen du bizimodua, eta galdera asko ditu erantzunik gabe. Roma (Barbara Goenaga) erizaina da. Bere gelatik ikusten dituen ikuspegiak edertzeko, leihoak margotzea gustatzen zaio.
Ez dakite noiz, baina patuak batu egingo ditu guztiak, zaharren bizimoduak gazteengan eragina izango du, eta horrek bizipoza, maitasuna eta argitasuna ekarriko ditu.
Ez galdu Txokolate apur bat filma, gaur, 22:15ean, ETB1en.