Kargatzen...
Itxi

Sinaketa

EiTBk eta EHko Ikasleen Gurasoen Elkarteak hitzarmena berritu dute

A.A.| EiTB

Leer en Castellano

EiTB aurten Hendaian izango den Euskal Eskola Publikoaren jaiaren babesle izango da.

EiTB-EHIGE lankidetza-hitzarmena

Astelehen honetan, maiatzak 30, Carlos Lopez Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko presidenteak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak lankidetza hitzarmena berritu dute. Hartara, aurten ere Euskal Eskola Publikoaren jaiaren babesle izango da EiTB, eta jaia bultzatuko du EiTBk iragarkien bidez eta jaiaren berri emanez.

Aurten, ekainaren 5ean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 25. edizioa Emazue eskua lelopean, Hendaian. Ikas-bi Ipar Euskal Herriko ikastetxe elebidunetako gurasoen elkartearen 30. urteurrenarekin bat egingo du aurtengo jaiak.