Futbola
'Gurpegi: Adiós al capitán gladiador', 14:20an, ETB2n
A.A. | EiTB
Futbol profesionalari agur esan dion Athleticeko jokalariaren ibilbidea errepasatuko du Janire Fragua kazetariak.
Aurtengo denboraldia amaitu ostean erretiroa hartu duen Carlos Gurpegi Athleticeko futbol jokalariari buruzko erreportajea eskainiko du ETB2k larunbat honetan, 14:20an. Janire Fragua eta Jorge Cerrato ETBko kirol erredakzioko kazetarien lana da Adiós al capitán gladiador.
Janire Fraguak gidatuko duen erreportaje lanak Gurpegiren ibilbidearen errepasoa egingo du, Andosillako River Ega taldean hasi zenetik gaur egun arte. 1998an iritsi zen Athleticeko harrobira Izarra taldetik, eta 15 urte egin ditu talde zurigorriko lehen taldean.
Une gogoangarrien artean, iaz irabazitako Superkopa gogoratuko du. Gazien artean, berriz, dopinagatik zigortuta egon zeneko garaia eta 2011n belaunean izandako lesio larria. Taldeko kapitain bezala egindako lana ere nabarmenduko du saio berezi honek, besteak beste.
besteak beste.