Itxi

Lekeition

Bizkaiko Dantzari Eguna, 21:50ean, 'Oholtzan' saioan

A.H, | EITB

Leer en Castellano

Lekeition ospatutako dantza ikustaldia eskainiko du ETB1ek gaur.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aurten, Lekeition ospatu zen Bizkaiko Dantzari Egunaren 36. edizioa, eta ETB1eko 'Oholtzan' saioak gaur eskainiko du dantza ikustaldi bikaina, 21:50etik aurrera. Aurreko edizioetan bezala, partaidetza handia izan zen, ehun bat taldetako 3.500 dantzari izan ziren Bizkaiko dantzarien jai nagusi honetan.

Ilaski Serranok aurkeztutako saioa izango da, eta Marta Elvira kazetariak dantzariek eta ikuslego handiak sortutako giroaren berri emango du bertatik bertara.

'Oholtzan' larunbat honetan emitituko da, 21:50etik aurrera, ETB1en.

Bideoak (1)