Itxi

Casting deialdia

'Nor Bere Saltsan' saio gastronomikoan parte hartu nahi?

eitb.eus

EITB

Leer en Castellano

Udako Euskal Herriko gastronomia lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartuko duen koadrilaren bila ari da saioa. Parte hartu nahi baduzue, idatzi norberesaltsan@eitb.eus helbidera.

Uztailean estreinatuko du ETB1ek 'Nor Bere Saltsan' saioa. Bertan, lau pertsona elkartuko dira, koadrila bat osatuz, eta udako Euskal Herriko gastronomia lehiaketa garrantzitsuenetan parte hartuko dute. Taldeko partaideek furgoneta hartu, eta herriz herri eta festaz festa ibiliko dira helburu zehatz batekin: ondo pasatzea eta gastronomia txapelketak irabaztea.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue, ekainak 12ra arte duzue azkenengo aukera. 'Nor Bere Saltsan' saioa gozatzeko prest dagoen adin nagusiko jende jatorra eta alaiaren bila ari da. Beraz, telebista gogoko baduzue, euskal hiztunak eta sukaldean trebeak baldin bazarete, bidali zuen datuak norberesaltsan@eitb.eus helbidera, eta zuekin ipiniko da harremanetan saioko lantaldea. Anima zaitezte!