16:20etatik aurrera
'Kon-Tiki' eta 'Al caer el sol' filmak, arratsaldean, ETB2n
Joachim Ronningek eta Espen Sandbergek zuzendu dute lehenengoa. Bigarrena, ostera, Paul Newman eta Susan Sarandon protagonista dituen intrigaz jositako drama bat da.
Euskal Telebistako bigarren kateak Kon-Tiki (2012) abentura pelikula emango du, larunbatean. Joachim Ronning eta Espen Sandberg norvegiarrek zuzendutako ekoizpen europarra da, eta atzerriko pelikula onenaren Oscar izendapena jaso zuen.
Thor Heyerdahl esploratzaile norvegiarrak Kon-tiki ontzian egindako bidaia azaltzen du filmak. Asiako hego-ekialdera heldu ziren lehenengo kolonoak hegoamerikarrak zirela frogatzeko egin zuen Heyerdahlek 8.000 kilometroko itsas bidaia, Perutik irten eta Polinesia Frantsesean amaitu arte.
Kon-Tiki gaur izango da ikusgai, 16:20ean, ETB2n.
Cine aventura: Al caer el sol
17:45ean, ETB2k Al caer el sol (Twilight, 1998) ere eskainiko du. Intrigaz jositako drama hau Robert Bentonek zuzentzen du, eta Paul Newman, Susan Sarandon eta Gene Hackman ditu protagonista.
Harry Ross detektibe pribatu eta erretiratua da. Larri dabiltzan Hollywoodeko bikote bati laguntzeko boluntario eskaintzen da, hala ere, oharkabean, ez jakin kriminal arriskutsu baten aurrean aurkitu da.