Itxi

'Safari Wazungu'ren 5. atala

Begoña eta Coman, himba tribuaren errege-erreginak

Leer en Castellano

Orain arteko bikoterik txarrenak ustekabeko kolpea eman du probarik zailenean; Coman eta Begoña izendatu dituzte himba tribuko errege-erregina.

Inork ere espero ez zuenean, Begoñak eta Comanek argi utzi zuten txepelkeria guztiaren atzean esploratzaile handi bi daudela eta, saiatuz gero, beraiek ere "Safari Wazungu"n garaipena lor dezaketela; izan ere, himbatar bilakatu ostean, sailkapenaren lehen postuetan daude.

Esploratzaile guztiei gustatu zitzaien Afrikako tribu bat gertutik ezagutzeko aukera izatea, baina harremana uste baino estuagoa eta sakonagoa zela ikusita, iritziz aldatu zuten. Himba tribuko kideen bizitza ez da batere erosoa.

Yong Lik, Comanek eta Yogurinhak ez zuten oso ongi hartu himbatar bihurtzeko agindua. Euskal txinatarrak izan zuen arazo gehien, eta, umore ona alde batera utzita, aiurri txarrekoa dela erakutsi zuen; ondorioz, himba tribuko kideak haserretu egin ziren.

Bitartean, bada izugarri gozatu zuenik ere. Beste behin ere, Iturraldek argi utzi zuen aurreko bizitzaren batean afrikarra izan zela.

Aurreikusi legez, puntuak lortzea ez zen lan erraza izan, batez ere gerlari afrikarrek guda oso gai seriotzat hartzen dutelako; are gehiago, wazungu bat garaitzeko baldin bada. Yong Lik, Iturraldek eta Rotetak ahalegin handiak egin zituzten, baina namibiarrek garaitu egin zituzten, eta 4 eta 0ekoak erremediorik ez zuela uste zutenean (batez ere, himbatarren buruak Comanen aurka egitea erabaki zuenean), elektrojunglearen erregeak barruan duen lehoia atera zuen, zenbaitek uste bezain ahula ez dela erakusteko.

Begoñak ere erakutsi zuen puntuak lortzeko ahalmena baduela, eta guztiak aho bete hortz utzi zituen tribuak (hobe esanda, tribuko gizonezkoek, Peijama buruzagia buru zutela) integrazioaren puntua Begoñari eman zionean. Are gehiago, ezkontza eskaera egin zioten.

Laburbilduz, Begoña eta Coman bigarren eta hirugarren postuan daude, hurrenez hurren.

Egun batez himba izatea, inoiz ahaztuko ez duten esperientzia.

Informazio gehiago (1)