Reyes Pradosekin
Menu bereziak hizpide, 20:15ean, 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioan
A.H. | EITB
Programak menu berezia duten lau jatetxe ezagutuko ditu: Artxandako Kate Zaharra, Zarauzko Otzarreta, Etxauriko Sarbil eta Donostiako Nineu.
Menu oso bereziak dituzten lau jatetxe ezagutuko dituzte gaur 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioan. Artxandako Kate Zaharrean hasiko dute ibilbide gastronomikoa; Zarautzen ere izango dira, historia luzea duen Otzarreta jatetxea ezagutzeko; Etxaurira joango dira ondoren, egurrezko egitura oso berezia duen Sarbil jatetxera; eta Donostian amaituko dute, Kursaalean dagoen Nineu jatetxean.
Bilboko hiriaren bistarik ederrena du Kate Zaharrak, Artxandako mendi-magalean. Valiño anaiek duela hamar urte baino gehiago ireki zuten jatetxea, eta horretarako, antzinako hainbat elementu erabili zituzten gaur ikusi dezakegun baserria eraikitzeko. Bilboko tokirik berezienetarikoa da eta Rebeca Gimenok erakutsiko du.
Xabin Fernandezek, bere aldetik, Zarauzko Otzarreta jatetxea ezagutuko du. Historia luzea du toki honek, izan ere, lau belaunaldik kudeatu izan dute denboran zehar. Tradizioa da bertoko jakien nortasun ikurra.
Sarbil jatetxea, bere aldetik, Iruñetik 13 kilometrora dagoen Etxauri herri txikian kokatzen da. Tokiaren arkitektura eta diseinua, bertoko gastronomia bezain bereziak dira. Otazuko upeltegietako mahastien gaineko bista paregabeak ditu, eta bertara bisita egiteko Nerea Aliasekin joango da saioa.
Amaitzeko, Donostiako Kursaalera joango dira, bertan dagoen Nineu jatetxea bisitatzera. Abangoardiako teknikak erabiltzen ditu bere jakietan, baina bertoko sukaldean sartu aurretik, Xabin Fernandez lankidea denboraldiko barazkien bila bidaliko dute.
'De Lo Bueno, Lo Mejor' larunbat honetan emitituko da, 20:15etik aurrera, ETB2n.
g>