Itxi

22:00etatik aurrera

'Ander' pelikula eskainiko du gaur ETB1ek, 'Zinez' saioan

eitb.eus

Erredakzioa

Leer en Castellano

Roberto Castonek 2009. urtean filmatu zuen 'Ander', euskal zinemaren munduan homosexualitatearen tematika landu duen lehen filma.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Euskal Telebistaren lehen kateak Ander Euskal Herrian homosexualitateari buruz egin den lehen filma eskainiko du gaur, 22:00etatik aurrera. Roberto Caston zuzendariak 2009. urtean estreinatu zuen lana, gai hori euskaraz jorratu duen lehen pelikula, hain zuzen.

Baserritar baten istorioa da Ander. Bere harridurarako, baserrian lanean hasten den Peruko etorkin batekin maiteminduko da. Zeanurin (Bizkaia) grabatu zuten filma, 2008ko udan, eta euskal zineman homosexualitatea jorratzen duen lehenengo filma da, eta immigrazioa ere aztertzen du.

Berdindu Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren Gay, Lesbiana, Bisexual, Transexual eta Intersexualentzako Arreta Zerbitzuak eskatuta egin zuten filma, eta 2007. urtean hasi ziren gai honen inguruko euskarazko lehenengo film luzea egiteko proiektuarekin. Homosexualitatea normalizatzeko aurrerapausoa egin nahi izan zuten proiektu horrekin, zinema bitarteko hartuta.

Bideoak (1)