Itxi

'Safari Wazungu'ren 6. atala

Gepardoaren arnasak esploratzaileak menperatu ditu

Leer en Castellano

Yogurinak eraman du aparteko puntua, baina beste inork ez du punturik eraman, erronka gainditu ez dutelako.

Ez dakigu zergatik, baina badirudi ez dela oso erraza kontatzea gepardo batek besoan hozka egiten dizun bitartean edo burugaina miazkatzen dizun bitartean. Nola ez, "Safari Wazungu"n ikasi dugu hori.

Hain zuzen ere, horretan zetzan Afrikako abenturaren seigarren ataleko erronka. Esploratzaileek buruarekin zenbatu behar zuten Gotzonek esandako denbora kopurua, 2 minutu eta 47 segundo, ahalik eta gehien hurbilduta baina pasatu gabe. Itxuraz erraza zirudien, ez balitz gepardoaren arnasa beren aurpegietatik zentimetro gutxitara zutela. Lehiakide batek ere ez zuen denbora ongi kalkulatu, eta bi puntuak ez zituen inork ere eraman. Dena den, munduko felidorik azkarrenak laztantzeko aukerak bi puntu lortzea baino askoz gehiago balio du.

Gepardoak ondoren egin zuten safariaren hasiera baino ez ziren izan. Afrikako faunaren harribitxi guztiak ikusi zituzten: lehoiak, elefanteak, errinozeronteak?

Beste egun ahaztezin bat bizi zuten, baina esploratzaileen buruetan azken garaipenerako bidean gero eta garrantzitsuagoa den puntu estra zegoen. Agian horregatik, istilua sortu zen afalorduan. Beste behin ere, Begoñak Ramonen kontra egin zuen, eta sukaldariak, minduta, izugarrizko haserrealdia izan zuen. Hori guztia gutxi ez balitz, Virginiak parafina bota zion afariari olioa zelakoan, eta Ramonen aurka are eta kexa gehiago egon ziren ondorioz.

Biharamunean, adiskide onenaren koilarea Yogurinhari eman zioten, eta puntu estra berak eraman zuen, aipatutako saltsa guztietan ez nahastearren.

Informazio gehiago (1)