00:05
Vasyl Lomachenko eta Kerman Lejarraga, gaur gauean, 'Boxeo Izarrak'en
A.H. | EITB
Bi neurketa eskainiko ditu saioak: Vasyl Lomachenko-Gammy Rodriguez eta Kerman Lejarraga-Denton Vassell.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak bi zati ezberdin izango ditu. Lehenengoan, Vasyl Lomachenko ikusiko dugu Gammy Rofriguezen aurka luma pisuko munduko titulua jokoan dagoela. Lomachenko ukrainarra boxeolari bikaina da. Afizionatu mailan lorturiko zenbakiak aipatu besterik ez dago: 396 borrokaldi irabazi zituen eta bakarra galdu. Bi aldiz izan zen munduko txapeldun eta beste bitan txapeldun olinpikoa. Profesional mailan oso denbora gutxi darama, baina dagoeneko munduko tituluaren jabe da.
Emanaldiaren bigarren atalean, Kerman Lejarragak Denton Vassell ingelesaren kontra duela hamabost egun jokatutako txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak, boxeolariak berak komentatuta. Horrez gain, Javitxin Diaz, Cesdar Nuñez eta Sandor Martinen neurketak ere izango dira ikusgai.
'Boxeo Izarrak' gaur emitituko da 00:05etik aurrera ETB1en.