ETB2, 20:15
Gazteluen istorioekin dator gaurko 'De Lo Bueno, Lo Mejor'
A.H. | EITB
Saioak Xabierreko gaztelua, Bizkaiko Arteaga, Cortes herriko XII. mendeko gaztelua eta Tafallako Los Mecos jauregia bisitatuko ditu.
Gaur arratsaldean, 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioak Euskal Herrian barrena bidaia egingo du historia luzeko lau gaztelu ezagutzeko. Ibilbidea Nafarroako Javier herrian hasiko da, bertako gaztelu ospetsua ezagutzeko; ondoren, XIII mendean eraiki eta 2003. urtean hotel bihurtu zuten Bizkaiko Arteaga gaztelura joango dira; Tafallan, Los Mecos jauregia ezagutuko dute, XVI. mendeko eraikina; eta amaitzeko, Nafarroako Cortes herriko X. mendeko gaztelua bisitatuko dute.
Xabierko gaztelua Nafarroan oso ospetsua da, bertan jaio baitzen Frantzisko Xabier Deuna Nafarroako patroia. Erdi Aroko gotorlekua da, harrien gainean eraikia, eta milaka pertsona biltzen ditu urtero ospatzen den Xabierraldia erromesaldian. Xabin Fernandezek hurbilduko gaitu gaztelu honen historiara.
Tafallan, mendixka baten gainean eta herriko harresiaren aurrean Los Mencos jauregia dago. Familiako ondorengo kideak oraindik ere bertan bizi dira, eta Nerea Alias kazetaria bertara hurbilduko da jauregiaren historia ezagutzeko.
Bizkaian, Arteagako gaztelua bisitatuko dute. XIII. mendeko eraikina da eta XV. mendean Napoleon Hirugarrenaren agindupean berritu zuten. Gaur egun, bere jatorrizko edertasuna galdu gabe, jatetxe eta hotel bezala ireki dute. Rebeca Gimeno erreportariak bertatik bertara ezagutuko du lekua.
Gazteluen ibilbide honi amaiera emateko, XII. mendeko gaztelu misteriotsua ezagutuko du Nerea Aliasek Nafarroako Cortes herrian. Nafarroako gaztelurik zaharrenen artean dago, baita ezezagunenen artean ere. Herriko biztanleen eskutik berritua izan zen, eta bere hormen atzean mamu bat ezkutatzen dela kontatzen dute.
'De Lo Bueno, Lo Mejor' astearte honetan emitituko da 20:15etik aurrera eitb.eus-en eta ETB2n.
ETB2n.