22:30ean
Erromako arranoak, gaur, 'Una Historia de Vasconia' saioan
A.E.|EiTB
Nahiz eta erromatarrek gure herria inoiz konkistatu ez zutela uste izan dugun, Baskoniako lurraldeen erromanizazioa frogatuko du saioak.
Mende luzeetan, euskaldunek uste izan dugu gure herriaren berezitasunaren eta iraupenaren gakoa zela Erromatar Inperioak ez gintuela inoiz konkistatu. Uste honen gainean arituko dira gaur gaueko 'Una Historia de Vasconia' saioan.
Sakonki errotuta zegoen ustearen arabera, erromatarrak hurbiletik igaro ziren arren, edo aldi batez, Euskal Herriko hegoaldeko zelaietan kokatu ziren arren, iparraldeko tribuek inbasioari eutsi egin ziotela, baso zarratuetan eta mendi malkarretan babestuta.
Aurkikuntza berriek, ordea, zalantzan jarri dute Baskonia zaharreko biztanleek ez ziotela Erromari amore eman, ez zutela inoiz latina ikasi, edo ez zirela Erromatar Inperioan ondo integratu. Ondorioz, adituek azalpen konplexuago eta hunkigarriago bat ondu dute Euskal Herriaren erromanizazioari buruz.
Gaur gaueko 'Una historia de Vasconia' saioak (22:30ean) azalduko duen arabera, bostehun urtez, Baskoniako biztanleak, lurraldeko mutur batetik bestera, erromatarrak izan ziren. Baina ez hori bakarrik: Erromak guztiz miretsi zituzten askotan Erromarekin soldadu aritutako gure arbasoen adorea eta leialtasuna. Erromatarrak bakarrik ez, Erromaren atzaparrak eta hegalak ere izan ziren.
ziren.