Itxi

15:00ean

Jon Ariza de Miguel idazleari elkarrizketa, gaur, 'Sautrela'n

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Erreportajean, futbolaren inguruan sortu den literatura izango dute ardatz.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Gaur bazkalosteko 'Sautrela'n idazle berri baten bisita izango dute. Jon Ariza de Miguel portugaletetarrak bere lehen eleberria kaleratu du, Ohe hotzak. Istorioko pertsonaiek denboran izoztutako adiskidantza berreskuratzea nahi dute. Alde baikorretik behatu beharrean baina, adiskidantzaren alderik garratzena landu du Ariza de Miguelek. Gertakariak eta deskribapenak maila apalagoan utzita, pertsonaiaren burutazioek hartzen dute narrazioaren pultsua.

Erreportajean, ustez oso apartekoak diren bi mundu lotuko dituzte, futbola eta literatura. Futbolak kritika intelektualari mesfidantza sor diezaiokeen arren, zinez mardula da futbolari buruz idatzi duten idazleen zerrenda. Umberto Eco, Vladimir Nabokovo edo Eduardo Galeano dira izenetako batzuk. Euskal letretan ere baditugu hainbat adibide, eta horiek guztiak aletuko ditugu Lutxo Egia eta Ander Izagirre idazleekin.

Juan Luis Zabalak Iñigo Aranbarriren lehen nobela ekarriko du gogora, Emon biar yako eleberria. 60ko hamarkadan girotutako kontakizuna da, editore eta inprimatzaile baten gorabeherak ardatz dituena. Liburua irakurri ahala, irakurlearen inplikazioa bilatzen du kontakizunak.

'Sautrela' ETB1en izango da ikusgai, 15:00etatik aurrera.

Bideoak (1)

Informazio gehiago (1)