Itxi

22:10etik aurrera

'La casa de los Rocheville'ren hirugarren atala, larunbatean, ETB2n

Leer en Castellano

Telesailaren ondoren, El Pianista Roman Polanskyk zuzendutako filma izango da ikusgai. Adrien Brody du protagonista

Euskal Telebistako bigarren kateak La casa de los Rocheville (La Maison des Rocheville) telesail frantziarraren hirugarren atala eskainiko du larunbatean. Jacques Otmezguinek zuzendu du, eta Virginie Desarnauts eta Jérémie Covillault ditu protagonista.

Telesailaren oinarria familia baten istorioaren bilakaera da, 1895etik 1968ra. Hirugarren atal honetan, bere amaren mendeku nahiak nahasi egingo du Mathilde. Trantze honetatik ihes egin nahian, bere lanean eta Jacques Vigierren besoetan babestea erabakiko du. Bestalde, Victor asko aldatu da gerratik etorri zenetik; izan ere, apurka-apurka bere emaztearekiko maitasuna ere galdu du.

La casa de los Rocheville larunbatean izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2n.

Cine 2: El Pianista

Ondoren, 23:55ean, Roman Polanskik zuzendutako El Pianista filma izango da ikusgai. Bigarren Mundu Gerran girotutako pelikula honek Adrien Brody eta Thomas Kretschmann ditu protagonista.