22:15ean
Alex Ezkurdiaren 'Hiru60' filma, gaur gauean, ETB1en
Zuzendari tolosarrak gidatutako filma eskainiko du ETB1ek gaur. Misterioz betetako film honek Raul Mérida, Sara Sálamo eta Guillermo Estrella ditu protagonista.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Telebistako lehenengo kateak Alex Ezkurdia zuzendari tolosarraren Hiru60 (Tres60, 2013) filma eskainiko du gaur gauean. Misterioz betetako film honek Raul Mérida, Sara Sálamo eta Guillermo Estrella ditu protagonista.
Guillermo izeneko ikasle eta surflari gazteak antzinako argazki-film bat aurkituko du ustekabean. Argazkiak errebelatutakoan, argazki misteriotsu batzuk aurkituko ditu, aurpegi ezagun bat ageri baita horien artean. Duela urte batzuk desagertutako lagun baten aurpegia ageri da argazki horietan. Misterioa argitu nahian eta jakin-min hutsez, anaia eta Daniela izango ditu inbestigazioan lagun; bata informatikari apala da, eta Arte Ederretako ikaslea, bestea.
Hiru60 filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB1en.