22:30ean
Euskadi lehen lerro politikora itzuliko da, gaur, 'Minuto a Minuto'n
A.H. | EITB
Denboraldiko azkeneko saioa hauteskunde autonomikoei begira jarriko da.
Igandeko hauteskunde orokorren ostean, euskal alderdi politikoek udazkeneko hauteskunde autonomikoetan jarri dute begirada. 'Minuto a Minuto' saioak belaunaldi berri bateko politikariak bilduko ditu gaurko saioan, ekainaren 26ko hauteskunde orokorretako emaitzak komentatzeko eta Euskadiren erronka politikoak aztertzeko. Hauek dira solasadirako mahaiaren inguruan bilduko diren gonbidatuak: Amaia Arregi (EAJ) eta Natalia Rojo (PSE-EE) legebiltzarkideak, David Hernandez PPko Belaunaldi Berrien presidentea, Andoni Rojo (EH Bildu) eta Sergio Campo (Ahal Dugu).
Horrez gain, Lourdes Perez Diario Vasco egunkariko zuzendariordea, Bingen Zupiria Deia egunkariko zuzendaria eta Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendaria zuzenean sartuko dira saioan euren erredakzioetatik.
Bestalde, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak, Manu Lecertua arartekoak, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak eta Eider Alkorta politologoak hurrengo legealdian Euskadik izango dituen erronka politikoen gaineko hausnarkea egingo dute.
'Brexit'ak izango dituen ondorioak ere aztertuko ditu saioak, eta Juan Carlos Etxeberriak John Carlin kazetariari egindako elkarrizketa eskainiko du.
'Minuto a Minuto' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.