Itxi

22:30ean

Euskalduntze berantiarra, gaur, 'Baskoniako Historia Bat' saioan

A.H. | EITB

Dokumental sailaren laugarren atalak euskara Euskal Herritik nola zabaldu zen azalduko duen teoria berri bat aurkeztuko du.

'Baskoniako Historia Bat' telesailaren Euskalduntze berantiarra atalak euskara egungo Euskal Herrian nola zabaldu zen azaltzeko teoria bat aurkezten du, ingurune akademikotik kanpo ez oso ezaguna dena.

Santana historialariak gidatutako dokumental honetan aurkikuntza historikoak, arkeologikoak, genetikoak eta linguistikoak erabiltzen dituzte publikoarentzat nahiko ezezaguna den teoriari, Europako hizkuntzarik zaharrenaren hedapenaren gaineko teoriari, eusteko.

VI. mendearen aurretik Basconiako mendebaldea euskalduna ez zelako hipotesia agertzen du dokumentalak. VI. mendean, Iruñerriaren inguruan euskara indartu eta, ondoren, Baskonia guztian barrena zabaldu zela dioen teoria aurkeztea da dokumentalaren funtsa.

Bertan ematen diren datuez eta erakusten diren aztarnez gainera, honako aditu hauen hitzak bildu dituzte: Joseba Abaitua, Deustuko Unibertsitateko Hizkuntzalaria; Joaquin Gorrotxategi, EHUko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedraduna; Juan Jose Larrea, EHUko Erdi Aroaren Historiako irakaslea; Concepcion de la Rua, EHUko Antropologia Biologikoko katedraduna, eta Agustin Azkarate, EHUko Arkeologia katedraduna.

'Baskoniako Historia Bat'gaur emitituko da 22:30etatik aurrera, ETB2n.

>

Informazio gehiago (1)