Itxi

8. atala

Coman 'Safari Wazungu' uzteko zorian dago

Coman ia ito da urpean igeri egiten saiatu denean. Hori dela eta, saioko antolatzaileek ez diote utzi krokodiloen arteko jokoa egiten.

Coman, "elektro jungle"aren erregea, 'Safari Wazungu' lehiaketa uzteko zorian egon da zortzigarren atalean. Izan ere, uretan baino krokodilo gehiago aurkitu zituen lehiakideen artean.

Okavango ibaiaren deltan urpean igeri egiten saiatu zenean, ia ito egin zen. Ondorioz, antolatzaileek ez zioten utzi krokodiloekin egin beharreko jokoa egiten. Beraz, puntuak eskuratzeko aukera galduta, gainerako lehiakideak egoera aprobetxatzen saiatu ziren, eta Comanen taldekideari, Begoñari, eman zioten azken puntua. Hori horrela, black muzungu serio hitz egiten ikusi genuen, eta saioa uzteko asmoa agertu zuen, gainerako lehiakideek epaitu egin dutela iritzita.

Orain arteko bikoterik egonkorrenetakoa hautsita gelditu da aste honetako jokoaren ondoren, eta amaiera gero eta gertuago dagoenean, tentsioak gora egin du. Izan ere, gainerako esploratzaileek Begoñari emandako azken puntua ez zen izan tentsioa sortu zuen une bakarra. Okavangoren deltara iritsi bezain laster, Ramon Rotetak batzarra egitea eskatu zuen, eta, orduan ere, Begoña izan zen izarra: modeloak egurra eman zion Ramoni, Yong Lirekin haserretu zen, sukaldariarekin ados agertu zelako, eta, eztabaidan zehar, Virginiarentzat ere bota zuen ohartxo bat, nahiz eta kirolaria Begoñaren tesiaren aldekoa izan. Azken finean, tentsio gehiago egon zen lurrean, uretan baino, eta krokodiloen artean igerian ibiltzeak erraza dirudi, kanpoan dagoenarekin alderatuz gero.

'Safari Wazungu'ko zerrendan Yogurinha eta Yong Li daude lehen postuan, bakoitzak 6 puntu baititu. Gertu daude Arantza, Ramon eta Itu, bakoitza 5 punturekin. Virginiak eta Begoñak 4na puntu dituzte, eta azken postuan dago Coman, 2 punturekin.

Informazio gehiago (1)