21:30ean
'Sanferminak 2016' azken saioa, gaur, ETB1en
A.H. | EITB
Ilaski Serranok eta Julian Iantzik aurkeztuta, San Fermin jaien giroaren berri emango du saioak eta hainbat gonbidatu izango ditu jaien nondik norakoak komentatzeko.
'Sanferminak 2016' saio bereziaren azken atala egingo dute, gaur, Ilaski Serranok eta Julian Iantzik Iruñeako Burgoen plazatik, zuzenean, 21:30etik aurrera. Gaurko saioan, besteak beste, Julio Soto bertsolaria, iazko Nafarroako txapelduna, izango dute. Horrez gain, Idoia Zabaleta argazkilariak sanferminetako argazkirik onenak lortzeko nondik nora eta nola ibiltzen den azalduko du.
Bestalde, Xabier Garin, Buruhaundi, Erraldoi eta Kilikien konpartsako kidea izango dute gonbidatu, eta gainera, Mikel Armendariz Iruñeko gaztea eta korrikalaria entzierrotarako ezarri dituzten azken segurtasun neurrien inguruan arituko da. Horrez gain, Victor Mendaza, modelo eta personal trainera izango dute. Sanferminetatik nola errekuperatu behar den azalduko du, eta sanferminetan ligatzeko kontuari dagokionez, mitoak zeintzuk diren eta benetan ligatzea horren erraza den azalduko du.
Bestetik, Juan De la Vega kazetariak goizeko 7:00etan La Pamplonesa musika bandak jotzen duen diana erakutsiko du eta jendeak kalean non eta nola lo egiten duen ere bai. Nahiara Gagok, aldiz, gauetan Iruñeko alde zaharrean parrandarako dauden bazter eta zirrikitu berriak erakutsiko ditu zuzenean.
'Sanferminak 2016' gaur gauean emitituko da, 21:30ean, ETB1en.