Kirolak zuzenean
Estropadak, txirrindularitza eta pilota, gaur, ETBn
A.E.|EiTB
Eusko Label Bandera, Tourreko 9. etapa eta San Fermin Torneoko partida Iruñetik, izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.
Estropadekin ekingo die ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko kirol emankizunei. Donostiako badian jokatuko den Eusko Label Banderaren kontakizuna egingo dute 12:00etatik aurrera Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak. Lehendabizi, EuskoTren Ligako estropada jokatuko da eta ondoren San Miguel Ligakoa.
Bazkalostean, berriz, Frantziako Tourraren IX. etaparekin egingo dute bat ETB1en eta eitb.eus-en (15:00). Piriniotako etapa izango da, Vielha Val Aran eta Andorrako Arcalisen artean. Xabier Usabiagak, Fermin Aramendik eta Pedro Mari Goikoetxeak emango dute etaparen berri. Aurretik lasterketa jarraitu nahi dutenek ETB4n eta eitb.eus-en izango dute aukera 11:50ean hasita.
'ETB Kantxa'n, halaber, 17:55ean, San Fermin Torneoari egingo diote tartea. Urrutikoetxea-Untoria bikoteak ostiral honetan galtzen dutenen aurka jokatuko dute. Ondoren, Mendizabal III-Rezusta eta Artola Larunbe partida eskainiko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Xabier Andueza arituko dira berriemaile.
Azkenik, ETB4n eta eitb.eus-en, 20:30ean, erremonteko San Fermin Torneoaren finala izango da ikusgai Iñigo Aiestaran eta Iñigo Agirrezabala Matxin esatari direla.