Kirolak zuzenean
San Fermin torneoko finala eta Tourra, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.A. | EiTB
Montpellier-Mont Ventoux etapa 15:00etan eta Irribarria-Badiola / Olaizola II-Albisu norgehiagoka 17:30ean.
Gaur arratsaldean ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzeneko bi kirol emanaldi eskainiko dituzte.
15:00etan hasiko dira, Frantziako Tourreko 12. etaparekin. Montpellierren hasi eta Mont Ventoux gainean amaituko den ibilbidearen nondik norakoak ekarriko dizkigute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak. Helmugara iritsi aurretik, Gordes (4.mailakoa) eta Trois Termes (3.mailakoa) mendateak igaro beharko dituzte lasterkariek.
Txirrindularitza amaitutakoan, Iruñeko Labrit pilotalekuarekin bat egingo dute, San Fermin torneoko finala eskaintzeko: Irribarria-Badiola / Olaizola II-Albisu. Partida nagusiaren aurretik J. Retegi-Merino I eta Victor-I. Zabala izango dira aurrez aurre, eta ondoren Arteaga-Iturriaga eta Elordi-Cecilio. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.