Itxi

Kirolak zuzenean

Tourreko 14. etapa eta Bilboko Bandera, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Leer en Castellano

Montélimar eta Villars-les-Dombes arteko etaparen emanaldia 15:00etan hasiko da, eta EuskoTren eta San Miguel ligetako estropada, 18:00etan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Zuzeneko bi kirol emanaldi izango dira larunbat honetan ETB1en eta eitb.eus-en: txirrindularitza eta arrauna.

Egunero bezala, 15:00etan, Frantziako Tourrarekin bat egingo dute. 14. etapak 208 kilometro izango ditu, Montélimar eta Villars-les-Dombes artean. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak emango digute lasterketaren berri.

18:00etan, arraunaren tartea zabalduko dute, Bilboko Bandera zuzenean eskaintzeko. Lehendabizi, EuskoTren Ligako traineruak izango dira nor baino nor gehiago; ondoren, San Miguel Ligakoak. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute kontakizuna.

Zesta puntarekin eta erremontearekin osatuko da larunbateko kirol programazioa. 11:00etan, Markinako torneoko finalak, eta 13:00etan, Matxin III-Ion eta Uterga-Endika erremonte partida izango dira ikusgai ETB4n eta eitb.eus-en. Iker Zabala eta Felix Espilla, eta Iñigo Aiestaran eta Manuel Arrizabalaga Matxin izango dira esatariak, hurrenez hurren.

Bideoak (1)