22:30ean
'Juntos y revueltos' komedia erromantikoa, gaur, 'LND'n
A.H. | EITB
Saioak, gainera, Alexander Skarsgard eta Margot Robbie aktoreek osatzen duten bikotea aztertuko du, eta Afrikako hondartzarik ederrenak eta mendirik arriskutsuenak erakutsiko ditu.
'La Noche de...' saioak Juntos y revueltos filma estreinatuko du telebistan, Adam Sandler eta Drew Barrymore aktoreak protagonista dituen komedia erromantikoa. Zorigaiztoko lehen hitzordu bat izan eta gero, oporretan berriro topo egingo dute elkarrekin aita eta ama ezkongabe bik, bakoitza bere familiarekin, Afrikan. Felix Linaresek filmaren grabazioaren eta aktoreen inguruko xehetasunak emango dizkigu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, ETB2ko saioak atal berri bat jarriko du abian uda honetan: La pareja ideal. Bertan, fikzioan bikote izan direnak bizitza errealean moldatuko ote liratekeen aztertuko dute. Astearte honetan, Alexander Skarsgard eta Margot Robbie aktoreen txanda izango da, ostiral honetan estreinatuko den La leyenda de Tarzán filmeko protagonistena.
Afrikar kontinentea alde batera utzi gabe, Afrikako hondartzarik ederrenak eta mendirik arriskutsuenak erakutsiko ditu Felix Linaresek Monte o playa tartean.
Amaitzeko, Hollywoodeko bikote harrigarriena ezkondu zela 50. urte bete direnean, bikote honen istorio bitxia azalduko du Amores ciegos atalak.
'La Noche de…' saioa astearteetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n. Aste honetan, Juntos y revueltos, telebistan lehen aldiz.