Zinea
'Doble Vida' filma estreinatuko du gaur ETB2k
A.A. | EITB
Matthew Rhys, Eileen Atkins, Jodhi May, Alice Orr-Ewing eta abar ditu aktore nagusi Ingalaterrako 50eko hamarkadako istorioa kontatzen duen film honek.
Euskal Telebistak "Doble Vida" (The Scapegoat) film luzea estreinatuko du gaur, uztailak 24, eguerdiko 'Teleberri' albistegiaren ondoren.
1952ko Ingalaterran kokatutako istorio berezi bat kontatzen du pelikula honek. Gizartea Elisabet II.a erreginaren koroatzerako prestatzen ari den bitartean, John Permanente (Matthew Rhys) irakasleak bere berdin-berdina den Johnny Spence ezagutuko du. Bikiak edo pertsona berbera direla ematen dute. Parranda baten ostean, Spencek bere nortasuna hartu duela konturatuko da irakaslea, eta, bat-batean, haren paperean sartuta ikusiko du bere burua: emazte bat, bi maitale eta familiako hainbat sekretu dituen bizitza konplikatua bizi beharko du.
Matthew Rhys aktoreak gorpuzten du John Permanente irakaslea film honetan, eta Eileen Atkins, Anton Lesser, Jodhi May, Phoebe Nicholls, Alice Orr-Ewing, Andrew Scott eta Sheridan Smith ikusiko ditugu horren inguruan.
p>