22:30ean
Euskaldunen oporrak hizpide, gaur, 'A Ver Si No Llueve' saioan
A.H. | EITB
Gaurko saioak Lanzarote, Formentera, Ezcaray, Donostia eta Bastida ezagutuko ditu.
Euskaldunen oporrak hobeto ezagutzeko asmoarekin, osteguneko 'A Ver Si No Llueve' saioak Lanzarotera egingo du bidaia. Bertan uda igarotzen du Zumarragako Luis jubilatuak, eta bere eguneroko bizitza erakutsiko du kameren aurrean: eguzkia, abestiak, pasealdiak, 'poteoa' eta segway-ean egiten dituen ibilbideak, guztia erakutsiko dute.
Lanzarotetik beste paradisuzko irla batera joango da 'A Ver Si No Llueve': Formenterara, hain zuzen ere. Bizkaiko zortzi neskek etxe bat alokatu dute eta irlako hondartza guztiak ezagutzea da euren plana.
Hondartza alde batera utzi eta barnealdeko herrietan uda igarotzea erabakitzen duen jendea ere badago. Kasu honetan, Errioxako Ezcaray herrira joango da 'A Ver Si No Llueve' eta bertan uda pasatzen duen lagun taldea ezagutuko dute. Koadrilak ez ditu euskal ohiturak galtzen oporretan, eta etxean bezala sentitzen dira, nahiz eta Ezcarayn eguraldi hobea egin.
Badago, gainera, Mediterraneoa utzi eta Kantauri itsasoa nahiago duen jendea ere. Aitorrek, adibidez, bere jaioterria, Bartzelona, uzten du udan Donostiara etortzeko, eta bertan koadrila propioa ere badauka.
Horrez gain, oporrak gozatzeko eguraldia hain garrantzitsua ez dela azalduko du osteguneko saioak. Egun fresko eta hodeitsua, 4X4 kotxe batean buelta bat emateko egun aproposena da Bastidan, eta Aitor eta Astrid bikote madrildarraren plana izango da. Bikoteak hiri zaratatsua alde batera utzi, eta herriko lasaitasuna aukeratu dute, Errioxako ardo kopa batekin batera.
Amaitzeko, Vascos en la costa atal dibertigarriak Euskal Herritik kanpo euskaldunek duten irudia aztertzen jarraituko du, eta kanpoko jendeak gure kultura eta hizkuntza ezagutzen duen ala ez azalduko du. Gainera, aurtengo El salao del verano pertsonaiaren bila arituko dira.
'A Ver Si No Llueve' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.