Itxi

Aurrerapena

Mundu aldaketa eta lehen kanporaketak, gaur, 'Objetivo Chimborazo'n

EITB

EITB

Aldaketa nabarmenak izango dira 'Objetivo Chimborazo' saioaren hurrengo atalean; izan ere, Mundu ezberdin batean izango dira lehiakideak eta proben dinamiketan ere aldaketak izango dira.

Gaur gauean, 'Objetivo Chimborazo' saioaren laugarren atalean, Ozeano Barearen kostaldea eta Uraren Mundua atzean utzi eta Airearen Mundura salto egingo dute lehiakideek, Quitora, Ekuadorreko hiriburura, alegia.

Beste aldaketa garrantzitsua proben dinamika izango da. Lehiakideek jakin gabe, Salbatzeko Proba oraingoan Kanporatze proba izango da. Era horretan, saioan sartu ziren 16 lehiakideetatik bik abenturari agur esan beharko diote. Iragan astean, Gaztela-Mantxako Mery eta Irenerentzat izan ziren medailoi beltzak eta, horregatik, oraindik ez dakiten arren, Kanporatze Probari aurre egin behar izango diote. Eurak izango dira saioa utzi beharko dutenak edo beste bikote bat?

Atal netako Proba Nagusiak ere ez du inor epel utziko. Historian lehen aldiz, Munduaren Erdia izeneko eraikina eskalatzen ikusiko dugu eta gure lehiakideetako lauk izango dute ohore hori. Talde bakoitza ordezkatuko duen eskalatzailea zoriz aukeratuko da. Beraz, patuaren menpe jarraituko du Euskal Herria taldeak beste aste betez. Taldean eskalatzaileak egon arren, ez dute eurek aukeratuko proba nork egingo duen eta hori ez zaie batere gustatuko, aurreko saioan, zoriak ez baitzuen beraien alde egin.

Bestalde, Irantzuren eta Jorgeren arteko tentsioa gero eta handiagoa izango da eta honek bere eragina izango du taldean. Hori dela eta, Leku kapitainak bikote ohiaren aurkako neurriak hartu beharko ditu.

Ezusteko ugari izango dira, beraz, 'Objetivo Chimborazo'ren laugarren atal honetan. Gaur, 22:15etatik aurrera, ETB2n. Atal guztiak, gainera, EiTB Nahieran daude ikusgai.

usgai. usgai. usgai. usgai.

Informazio gehiago (1)