Gaur
'Desapariciones', Cate Blanchett eta Tommy Lee Jones aktoreekin, ETB2n
Gaur arratsaldean, mendebalde urrunean girotutako Ron Howarden istorioa eskainiko digu ETBk.
ETB2k Tommy Lee Jones eta Cate Blanchett protagonista dituen Desapariciones filma emango du gaur arratsaldean, 16:00etan hasita, 'Eguraldia' tartearen ondoren.
Ron Howard zuzendariaren lana dugu du, XIX. mendeko Mexiko Berrian girotutakoa. Cate Blanchett-ek Maggieren rola jokatuko du; alaba bertako tribu batek bahitu dion ama izango da. Tommy Lee Jones-ek hezurmamitzen duen aitarengandik urrunduta dago Maggie, baina alabaren bahiketaren ondoren, haren laguntza onartu beharko du gaztea etxera itzultzea lortzeko.
Blanchett eta Lee Jones aktoreez gainera honako hauen interpretazio lana ere ikusiko dugu film honetan: Evan Rachel Wood, Jenna Boyd, Aaron Eckhart eta Val Kilmer.