22:00ean
Azpeitiko Errekortari Txapelketa, gaur, ETB1en
A.H. | EITB
Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak egingo dute Santiago Egunez jokatutako lehiaketaren kontakizuna.
Santiago Egunez Azpeitiko zezen-plazan jokatutako errekortari txapelketa eskainiko du ETB1ek, gaur gauean, 22:00etan. Momentuko errekortari onenek eskainiko duten ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu, Imanol Artola eta Miguel Zendoiaren kontakizunarekin.
Besteak beste honako errekortari hauek hartuko dute parte: bi aldiz Espainiako txapeldun izandako Jonatan Estebanez Peta madrildarra; Victor Holgado bi aldiz Corte Puro ligako txapelduna; Dany Alonso iazko Espainiako txapelduna; Juan Nieto kebratzailea 2014ean bigarren Azpeitian, eta Mika Romero baionarra.
Paquito Murillo jauzilaria ere bertan egongo da, bere Azpeitia 2014ko tituloa defendatu eta zezen gaineko jauziekin ikus-entzuleak aho-zabalik uzteko. Hala ere, aurrez aurre oso lehiakide trebeak izango ditu, besteak beste, Sergio Urruticoeche jauzilaria eta Jose Manuel Medina Zorrillo, Corte Puro Ligako txapelduna. Saul Rivera, Eusebio Sacristan Use eta Sergio Valle gasteiztarrak osatuko dute errekortarien zerrenda.
Toropasion enpresak La Campana eta Jimenez Pasquau ganadutegitik ekarritako Domecq jatorriko sei zezenen aurrean euren ausardia eta trebezia erakutsiz, ikuskizun paregabea eskainiko dute.