Itxi

Gasteizko Jaiak 2016

Andre Maria Zuriaren jaien jarraipena, ETBn eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Leer en Castellano

'Gasteizko Jaiak 2016' saioa bereziak, Gasteizko txistulari kontzertua, Ama Zuria pilota tornea eta Zeledonen igoera emango dira.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Ostegunean hasi ziren Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiek tarte zabala izango dute Euskal Telebistan. Asteartera bitartean, Arabako hiriburuan bizi den festa giroaren jarraipena egingo dute ETBko albistegiek eta saio ezberdinek, baita eitb.eus webguneak ere. Zeledonen jaitsiera izan zen abiapuntua, eta jaiei amaiera emango dien Zeledonen igoera ere zuzenean emitituko da astearte gauean. Julian Iantzik eta Ilaski Serranok aurkeztuko dituzten 'Gasteizko Jaiak 2016' saio bereziek, Ama Zuria pilota torneoko partidek eta abuztuaren 9an emitituko den txistulari kontzertuak osatuko dute eskaintza.

Ama Zuria pilota torneoa

Ostiral, larunbat eta astelehen gauean eta igande arratsaldean pilota emankizunak egingo ditu ETB1ek Gasteizko Ogueta pilotalekutik. Ostiralean, Olaizola II-Untoria / Artola-Albisu Ama Zuria torneoko finalerdia eskainiko da eta larunbatean Ezkurdia-Rezusta eta Altuna III-Zabaleta artekoa. Astelehen gauean jokatuko dute bikote irabazleek torneoko finala. Igandean, berriz, Buruz Buruko finalaren errebantxa jokatuko da Irribarriaren eta Urrutikoetxearen artean.

'Gasteizko Jaiak 2016' saio berezia

Bestetik, larunbat gauean, Ilaskik eta Julianek aurkeztuko duten bigarren 'Gasteizko Jaiak 2016' saioa berezia eskainiko du ETB1ek, gaueko 21:00etan. Emanaldi honetan izango dituzten gonbidatuen artean Joseba Beloki txirrindulari ohia, Mikel Amigorena zesta-puntista, Asier Kidam magoa, Hodei Arrausi ETBko kazetaria, eta Idoia Landa eta Anjel Mari Veamurgia, Oker blusa eta nesken koadrilako kideak daude.

Txistulari Kontzertua eta Zeledonen Igoera, asteartean

Asteartean (abuztuak 9), 22:15ean, Gasteizko Txistulari Kontzertua eskainiko du ETB1ek 'Oholtzan' saioaren barruan. Abuztuaren 5ean Machete Plazan egingo den musika eta dantza emanaldian Txistulari Elkarteak, Folklore Akademiak, Indarra Dantza Taldeak eta Gasteiz Big Band-ak parte hartuko dute.

Emanaldiaren ondoren, 00:30ak aldera, Zeledonen igoera eskainiko du ETB1ek zuzenean, Ilaski Serranoren eskutik.

Emanaldi guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira eitb.eus-ek Andre Maria Zuriaren jaien inguruan duen webgune berezian. Bertan, albiste, argazki, bideo eta egitarau osoa kontsultatzeko aukera dago.

Bideoak (2)

Informazio gehiago (1)