Kirolak zuzenean
Piraguismoa, txirrindularitza, arrauna, futbola eta pilota, gaur, etbn
A.A. | EiTB
Sellaren Nazioarteko Jaitsiera, Burgosko Itzuliko azken etapa, Ondarroako Ikurrina, Alaves-Zaragoza partida eta Gasteizko pilota jaialdia.
Kirol eskaintza betea dakarte ETB1ek eta eitb.eus-ek gaurko egunerako.
Piraguismoarekin hasiko dira, Sellaren Nazioarteko Jaitsierarekin. Juanan Legorburuk zuzeneko kontakizuna egingo du 12:00etatik aurrera.
15:00etan Burgosko Itzuliarekin bat egingo dute. Bosgarren eta azken etaparen berri emango dute Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak. Etapa erregina izango da, Caleruegan hasi eta Lagunas de Neila gainean amaituko dena. Zazpi mendate igo beharko dituzte guztira, horietako bost etaparen azken zatian.
Txirrindularitzaren ostean, 17:00etan, arraunaren leihoa zabalduko dute, Ondarroako Ikurrina eskaintzeko. Lehendabizi, Emakumeen Gipuzkoa Ligako traineruak neurtuko dira; ondoren, KAE Ligakoak. Ohi denez, esatari taldea Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak osatuko dute.
19:00etan, Alaves taldeak Zaragozaren aurka jokatuko duen denboraldi-aurreko partida izango da ikusgai. Iñaki Mikeo eta Juanan Larrañaga zuzenean arituko dira Mendizorrozatik.
Azkenik, 22:00etan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren feriako pilota jaialdia eskainiko da Ogueta pilotalekutik zuzenean. Bertan, torneoko finalerako txartelaren bila aterako dira Ezkurdia-Rezusta eta Altuna III-Zabaleta bikoteak. Aurretik, Jaunarena- Merino eta Elezkano-Ibai Zabala izango dira nor baino nor gehiago; eta, ondoren, Jaka-Cecilio eta Laso-L. Galartza. Josetxo Lizartzak, Jokin Errastik eta Xabier Anduezak egingo dute kontakizuna.
Bestalde, goizeko 11:00etan, ETB4n, Zornotzako Master Kaiola sariaren berri emango du Iñigo Aiestaranek Iñaki Olabarria lagun duela. Internet bidez ere jarraitu ahal izango emanaldia.
o emanaldia.