Parte hartu!
Aurki ezazu zure bikotekide bateragarriena '60 minutos a solas' saioan
Parte hartu ezazu 695 577 802 telefono zenbakira WhatsApp bidez mezua bidalita edo 60minutosasolas@eitb.eusera idatzita. Psikologo talde batek zuretzako bikotekide egokiena aurkitzen lagunduko dizu.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ordubeteko tartean, bi ezezagun elkarrekin maitemindu daitezke? Psikologo talde batek zuretzat bikotekide egokiena aurkitzen lagunduko dizu. Saiatzeko prest al zaude? 60 minutuan ezezagun bat ezagutu dezakezu guztiz zintzoa bazara eta bihotza zabaltzeko prest bazaude.
Bi pertsona, sofa bakarra izango duen platoa, intimitatea sustatuko duten 3 galdetegi eta 60 minutuko denbora tartea. Psikologo talde batek gainbegiratuta, horiek izango dira zuretzako bikotekide egokiena aurkitzen saiatuko den saioaren oinarrizko elementuak.
Horretarako, lehenik eta behin, euren izaeraren inguruko bateragarritasun test sakona egin beharko dute "60 minutos a solas" saioko parte-hartzaileek; etxetik bertatik eta 15 bat minutuan erantzuteko bezalako galdetegia izango da. Test hauek programako psikologo taldeak aztertu ondoren, bateragarritasun portzentajeen arabera proposatuko dituzte bikoteak.
Prozesu zientifiko bidez neurtuko dute bateragarritasuna, analisi psikologikoa darabilen tresna baten bidez. Nazioarteko bermea duen tresna horrek bikotekide gaiek elkarrekin komunean duten lotura afektiboa hartuko du kontuan.
Pertsona guztiek nahi dute kideko izaera duen norbait edo pertsona bateragarri bat aurkitu, elkarrekin bizitzeko, ilusioak eta zaletasunak partekatzeko… Zientzia maitasunaren zerbitzura jarri dute, bilaketa prozesua azkartzeko asmoz.
"60 minutos a solas" saioaren helburua da bateragarriak diren pertsonak aurkitzea eta elkarrekin harremanetan jartzea 60 minutuko hitzordu batean. Bertan, ezezagunek beren bihotzak ireki beharko dituzte beraiek bakarrik egongo diren gela batean.
Hamarna galdera izango dituzten 3 ataletan banatuko dira hitzorduak.
Lehen galdera txandan bakoitzaren desirak eta helburu pertsonalak aztertuko dituzte. Bigarrenean, nortasuna eta fisikoa izango dituzte kontuan, partaide bakoitzaren berezitasunak eta bitxikeriak agerian uzteko. Azken galdera sortan, bikotearen beste kidea izango da ardatza; helburua, bikotekide gaiak elkarrekin lotzea.
Galdera multzo ezberdinen artean, 5 zentzumenetan (ukimena, dastamena, usainmena, entzumena eta ikusmena) oinarritutako 2 joko egingo dituzte, bikotekideen artean egon daitezkeen oztopoak baztertzeko asmoz. Unerik dibertigarrienak bertan sortuko dira.
Galderekin bukatzen dutenean, partaide bakoitza bere aldetik aterako da, eta harreman horri aukera bat eman edo ez erabaki beharko du. Aurrera jarraitzeko asmoa badute, platora sartzeko atea ireki beharko dute, eta beste hautagaiaren erabakia zein den jakingo dute. Harremanari aukerarik ez ematea erabakitzen badute, aldiz, saiotik alde egingo dute.
Historia pertsonal bereziak dituzten pertsonak nahi ditu saioak; horregatik, oso topaketa ezberdinak izango dira eta gertatuko dena ezingo dugu aurretiaz jakin. Partaideen helburua eurentzako moduko norbait ezagutzea izango da, eurak bezain berezia den pertsona bat aurkitzea, alegia.
"60 minutos a solas" saioan parte hartu nahi baduzu, bidali ezazu mezu bat WhatsApp bidez 695 577 802 telefono zenbakira. Saioaren lantaldea jarraian jarriko da zurekin harremanetan. Mezu elektroniko bidez ere eman dezakezu izena, 60minutosasolas@eitb.eus helbidera mezua idatzita.
a idatzita.