22:30ean
'El último Samurai' filma eskainiko du gaur gauean 'LND'saioak
A.H. | EITB
Gainera, Robert Redforden 80. urtebetetzea dela eta, aktorearen gazte garaiko hainbat datu emango ditu.
'La Noche de …' saioak El último Samurai filma eskainiko du. Tom Cruise protagonista duen filma benetako gertaeretan oinarrituta dago. Pelikulak Saigo Takamoriren benetako istorioa azaltzen du. 1877an Japoniako Gobernuaren aurka altxatu zen Takamori, samuraien bizimoduaren alde eta herrialdearen modernizazioaren aurka. Felix Linaresek pelikula grabatzeko lanen eta aktore zerrendaren inguruko datuak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.
Bestalde, Robert Redforden 80. urtebetetzea dela eta, aktorearen gazte garaiko hainbat istorioren berri emango du, eta, besteak beste, Andaluziako herri batean okupatzaile moduan bizi izan zela egia ote den argituko du Los Archivos de La Noche de… atalean.
Gainera, Monte o Playa atalak beldur handia ematen duten mendiak ezagutuko ditu, eta, ondoren, Brasilgo hondartza ederretan barrena murgilduko ditu ikus-entzuleak.
Horrez gain, udako bikoterik onenaren bila jarraituko du aste honetako La Pareja Ideal atalak, eta zinemako bikoteak bizitza errealean elkarrekin egoteko aukerak kalkulatuko ditu. Astearte honetan, izarrarteko bikote bat izango dute protagonista.
'La Noche de… El último Samurai' gaur gauean izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
n.