22:15ean
Ibon Gaztañazpi, gaurko 'Donostiako Aste Nagusia' saioan
A.H. | EITB
Horrez gain, Galiziako Lopez suetxearen su artifizialen ikustaldia eskainiko du saioak zuzenean.
Ostegun honetako 'Donostiako Aste Nagusia' saioan, Ibon Gaztañazpi kazetari eta aurkezlea izango dute gonbidatu. Estropada denboraldiaz gainera, udazken honetan ETB1en estreinatuko duen 'Auzolan' saio berria nolakoa izango den azalduko du.
Unai Etxabe Kontxako hondartzako giroan murgilduko da, zuzen-zuzenean, eta Nerea Aliasek suak itsasontzi batetik nola ikusten diren erakutsiko du.
Gaurko suak Lopez etxeak eskainiko ditu, 1920an Galizian sortutako piroteknia enpresa familiarrak.
'Donostiako Aste Nagusia' saioa Kontxako pasealekutik gidatuko dute Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak, eta ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, zuzenean.
ng>.