Kirol emanaldiak
Sestao River-Rayo Majadahonda, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
A.H. | EITB
Gainera, Hondarribiako bandera eskainiko dute zuzenean, 17:30ean.
Euskal Telebistak Bigarren B Mailako euskal taldeen futbol partiden emanaldiak eskainiko ditu denboraldi honetan, eta gaur, Sestao River eta Rayo Majadahonda taldeen arteko norgehiagoka emitituko du zuzenean, arratsaldeko 19:15etik aurrera. Naxari Altuna eta Juanan Larrañaga izango dira emanaldiaren arduradunak, ETB1en eta eitb.eus-en.
Horrez gain, Hondarribiako bandera eskainiko dute zuzenean. San Miguel ligako traineru estropadak 17:30ean izango dira ikusgai Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Xabier Ormazabalen kontakizunarekin.
Gaurko kirol eskaintza, pala eta artzai txakurren emanaldiarekin borobilduko da. Goizeko 12:00etan Donostiako Kirol Txartel Saria pala txapelketaren finala eskainiko du ETB4k, Iñigo Aiestaran eta Juan Carlos Otero esatarien kontakizunarekin. Artzai txakurren Amaiur Saria eskainiko du ETB1ek, 15:30ean, Iñaki Mikeoren eskutik.
keoren eskutik.keoren eskutik.keoren eskutik.