16:15ean
'Casada con un extraño' pelikula, gaur arratsaldean, ETB2n
Jarraian, 1950eko hamarkadan girotuta dagoen Elina finlandiarra izango da ikusgai. Klaus Härök zuzentzen du, eta Natalie Minnevik eta Bibi Andersson ditu protagonista.
ETB2 kateak Casada con un extraño (J'ai épousé un inconnu, 2015) film frantziarra eskainiko du, gaur. Drama hau Serge Meynardek zuzendu zuen, eta Déborah François, Philippe Bas eta Samira Lachhab ditu protagonista.
Filmak haur baten esperoan dagoen bikote ezkonberri baten istorioa kontatzen du. Eztei-bidaia igarotzeko, basoko etxe bat aukeratu dute, baina irteerak drama puntua hartuko du Emma gizon mozorrotu baten eskuetan ia hilzorian agertzen denean. Poliziak errundun bakarra du buruan: David, emakumearen senarra. Momentu horrean zalantza nagusi bat izango du Emmak: nolakoa da berarekin ezkondu den gizona?
Casada con un extraño filma gaur izango da ikusgai, 16:15ean, ETB2n.
Cine aventura: Elina
Jarraian, 18:00etan, 1950eko hamarkadan girotuta dagoen Elina (2002) film finlandiarra eskainiko da. Klaus Härök zuzendu zuen, eta Natalie Minnevik eta Bibi Andersson ditu protagonista.