22:30ean
'Mi hijo y yo' filmaren estreinaldia, gauean 'LND'n
A.H. | EITB
Gainera, María León eta Andoni Agirregomezkorta izango dira La pareja ideal ataleko protagonistak, 22:30etik aurrera.
'La Noche de…' saioak Mi hijo y yo filma estreinatuko du gauean telebistan, Gérard Lanvin eta Jérémie Duvall aktoreak protagonista dituen komedia frantziar hunkigarria. Jo Canavaro errugbi izarraren eta Tom bere semearenen arteko harremanaren istorioa da. Canavaro bezala, bere aita eta aitona errugbi jokalari bikainak izan ziren, baina bere hamahiru urteko semeak ez dio familia zaletasun horri eutsiko, eta onartezina irudituko zaio aitari. Felix Linaresek pelikularen grabazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
Saioak gainera, ostiral honetan pelikula berria estreinatuko duen bikote dibertigarria hartuko du protagonista: María Leon, 'Alli Abajo' telesaileko protagonista, eta Andoni Agirregomezkorta, 'Vaya Semanita'ko aktorea.
Horrez gain, Julio Verne idazlea liluratuta utzi zuen Mediterraneoko hondartza zoragarria eta deabruzko mendiz osatutako parkea erakutsiko ditu Monte o Playa atalak.
Amaitzeko, Hollywoodeko heriotz kasu misteriotsuenak azalduko ditu saioak. Besteak beste, okertu zen hegaldi madarikatu baten istorioa azalduko du, bere autoak harrapatu zuen aktore gazte arrakastatsu baten heritozaren kasua, eta Hollywood klasikoko aktore ezagun baten hilketa bortitza.
'La Noche de… Mi hijo y yo' gauean emitituko da 22:30etik aurrera, ETB2n.