Itxi

22:30ean

Euskaldunen oporretan murgilduko da, ostegunean, 'A ver si no llueve'

A.H. | EITB

Leer en Castellano

Saioak, gainera, Conil de la Frontera, Lekeitio, Aia, Haro eta Txurdinaga bisitatuko ditu.

'A ver si no llueve' saioak Cadizko Conil de la Frontera herria ezagutuko du gauean. Euskaldunek oporrak gustura igarotzeko osagai guztiak ditu herriak: eguzkia eta hondartza, 'pescaito frito' plater ezaguna, bizilagunen grazia eta, nola ez, euskaldun pilo bat. Saioak Ina bilbotarra izango du herrian gidari.

Inak egiten duen modura, asko dira uda garaian Euskal Herritik alde egiten dutenak, baina batzuek milaka kilometro egiten dituzte gurera etortzeko. Jimena argentinarrak, adibidez, mundu osoan zehar bidaiatzen du oporretan, baina beti ateratzen du Lekeitiora etortzeko denbora.

Anak, Javierrek eta bikotearen seme-alabek ere, Euskal Herria aukeratzen dute oporrak igarotzeko. Madrilgo familia honek Aian topatu du hiriburuko berotik ihes egiteko babeslekua. Gainera, euskal geografiako G puntua zein den erakutsiko dute kameren aurrean.

Bestalde, uda garaian, Errioxako hainbat herrik jasaten duten euskaldunen inbasioa azalduko dute. Horien artean, Haroko kanpina da aipagarriena. Bertan, bizkaitarren eta gipuzkoarren arteko adiskidetasuna, baita maitasuna ere, posible dela erakutsiko du saioak.

Euskaditik kanpo bizi diren hainbat euskaldun etxera itzultzen dira udan. Bilboko Txurdinaga auzoko Landerrek, esaterako, Bilbo utzi zuen eta Andaluziara joan zen flamenko kantari moduan aritzeko. Bere ametsa bete zuen, eta 'Maizenita' izenarekin ezagutzen dute orain. Aurten bere auzora itzuli da, oporrak familia eta lagunekin igarotzera.

Amaitzeko, Vascos en la costa atalak, Euskal Herritik kanpo euskaldunek duten irudia aztertzen jarraituko du, eta El salao del verano tartean, udako pertsonaiarik dibertigarriena topatu nahian ibiliko da.

'A ver si no llueve' 22:30etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n.

Informazio gehiago (1)