Itxi

Lehiaketa

'Atrápame si puedes'en denboraldi berria hasiko da gaur

A.E.|EiTB

Leer en Castellano

Patxi Alonsok aurkezten duen saioa 7.000 euroko zakuarekin itzuliko da.

Eguerdian, 'Atrápame si puedes' saioaren denboraldi berria hasiko da eguerdietan ETB2n eta eitb.eus-en. Tartean, dekoratu berria eta mekanika aldaketa arin batzuk ere izango ditu saioak. Patxi Alonsok aurkezten duen lehiaketa dibertigarriak aurreko denboraldian izandako audientzia onari eutsi nahi dio, ikusleari une ezin hobeak eskainiz eta, egunero legez, diru kopuru bikaina banatuz.

Aurreko denboraldietan bezalaxe, astelehenean hasita, zakua egunero izango dute jokoan lehiakideek. Dagoeneko 7.000 euro daude zaku horretan, eta kopuruak gora egingo du, inork ez baldin badu etxera eramaten. Saria irabazteko, estrategia erabiltzeaz gain, proba dibertigarriak gainditu beharko dituzte lehiakideek. Azkenean, bi geratuko dira, lehiaketaren final handia jokatzeko prest.

Hirugarren denboraldiari merezitako hasiera emateko, orain arteko lehiakiderik dibertigarrienak bilduko dira Hostoilek ekoizten duen saioan. Itzulera honetan, Euskal Telebistaren saio honetan arrastoa utzi duten lehiakideen burutazioekin gozatzeko aukera ere izango dugu; izan ere, botea eskuratzeko irrikan datoz.

'Atrápame si puedes' saioaren denboraldi berria astelehenetik ostiralera izango da ikusgai, 14:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

Informazio gehiago (1)