Itxi

22:30ean

Irantzu, nekeak jota, gaurko 'Objetivo Chimborazo'n

eitb.eus

Erredakzioa

Leer en Castellano

Irantzuk, Aitziberrek, Jorgek eta Egoitzek osatzen duten Euskal Herria taldea oraindik ere garaitu gabeko multzoa da. Hala ere, Jorgek ahaztu egingo du taldean jokatzen dutela, eta kaltea eragingo du.

'Objetivo Chimborazo' saioaren abenturak aurrera jarraitzen du Amazonian. Kitxua tribuaren konpainian, lehiakideen arteko giroa ezin hobea dela dirudi. Cristina eta María izan dira programa uzten azkenak, eta antolatzaileek emango dien bigarren aukera sorpresa handiz hartuko dute. Andaluziarrak Davidekin egin nahi du topo; Maríak, berriz, ez daki Davidek nola hartuko duen. Konponduko ote dituzte euren arteko liskarrak?

Azken kanporaketen ostean, Dani kapitain andaluziarra María José Aragoiko ordezkariarekin lehiatuko da: Lorenak eta Raulek zein talde osatuko duten dago jokoan. Izan ere, Raul da Aragoiko ordezkari bakarra, eta andaluziarren taldera joanez gero, aragoiarrak desagertu egingo lirateke.

Puyo errekan egingo dute lehiakideek proba handia asteazkenean, eta orain arteko probarik gogorrena izango da. Lorena izango da kaltetuena, eta bizitzako unerik latzenak igaroko ditu; saioaren salbamendu taldearen laguntza beharko du uretatik ateratzeko.

Irantzuk, Aitziberrek, Jorgek eta Egoitzek osatzen duten Euskal Herria taldea oraindik ere garaitu ez duten talde sendoa da. Hala ere, zenbait unetan, Jorgek ahaztu egingo du taldean jokatzen dutela, eta kaltea eragingo du. Irantzu nekeak jota dabil dagoeneko, orain arteko esfortzua handia izan baita. Egoitzek eta Aitziberrek ez diote izendatu izana barkatzen Chimborazoko zaindariari, eta horren presentzia ez dute gustuko gure lehiakideek.

Kanporatutako lehiakideek lehian dauden partaideen etorkizuna erabakitzen jarraituko dute aterpetxetik. Proba handia gertutik jarraituko dute Davidek, Irenek, Michak, Cristinak eta Maríak, eta aho batez erabakiko dute nork eramango duen aste honetako saria.

'Objetivo Chimborazo'ren zortzigarren atala gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en. Aurreko atal guztiak, gainera, EiTB Nahieran daude ikusgai.

Informazio gehiago (2)